ONGI ETORRI!!!!
Udalekuak diseinatzeko orduan, lau printzipio izan ditugu kontutan: jarduera autonomo espontaneoa, harreman pertsonal egonkorrak, norberaren eta ingurunearen gaineko kontzientzia, eta ongizate fisikoa.
1.1 Jarduera autonomo espontaneoa
Haurrak, umeak, nerabeak, ze puntutan dauden kontutan hartu dugu, zer egiteko gai diren
eta horretan arreta jarriko dugu, eta ez falta zaion edo oraindik egiten ez dakien horretan.
1.2 Harreman pertsonal egokiak
Konfiantza bikoitzaren kontzeptua landuko dugu, hau da, haur, ume eta nerabeek
helduarengan konfiantza izatea eta helduek haur, ume eta nerabeengan.
1.3 Norberaren eta inguruarekiko konfiantza
Helduek, elkarreraginean daudenean, hau da, erantzunak ematen, eta zer gertatzen ari den
azaltzen, heldua presente dago, eta hori guztia lagungarria da beraien buruan eta ingurunean konfiantza har dezaten.
1.4 ongizate fisikoa
Azkenik, behar fisikoak asetzen lagunduko diegu, haien prozesu motorra zein elikatzeko eta
atseden hartzeko erritmoa errespetatzen, espazioarekiko eta denborarekiko seguru
sentitzen, ... Funtsean, errespetuzko harremanak eraikitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario