Haur eta begiraleek elkar ezagutzea jolasen bitartez. Jolas hauetariko batzuk bai talde handietan, bai talde txikietan egin daitezke. Pilotaren jolasa, Nork egin du?, Txerritxoa eta bestelako jolasak egingo dira.
Lehen egun honetan haurrei udalekuetako araudia eta protokoloa azalduko zaizkie.
Juegos coperativos para que los niñ@s se conozcan entre si. Para asi formar conciencia de grupo y crear vinculos con el monitor.
Tambien se les comentara los principios de respeto en el que nos basamos para una buena convivencia.
Errespetua lantzen eta emozio tailerra eta Emozio kometa tailerra
Eskolaurreko onura nagusietako bat, seme-alabak gizarte trebetasunak garatzeko aukera ematen duela da. Beraiek, euren gustuak, eta haien ezaugarriak ulertzen hasten dira.
Horrez gain, lagunak egiteko, ikasteko, elkarlanean aritzeko eta besteen sentimenduak ulertzeko garaia da.Haurraren gizarte-gaitasunen gehienak momentu honetan garatzen dira eta garapen honek beren bizitza osorako eragina izango du. Tailer honen helburua da modu garrantzitsu, praktiko eta ludiko baten alderdi hauen inguruan lan egitea. Taldean egotean
haurrek emozioak ulertzen eta identifikatzen, autoestimua eraikitzen, txandak hartzen, lankidetzan aritzen eta pertsonen antzekotasunak eta desberdintasunak errespetatzen ikasiko dute.
Tailer en que vamos a profundizar en la medida de lo posible en como se sienten y como hacen que se sientan los demos. Trabajamos un poco la empatia, tan olvidada en estos tiempos.
Para terminar crearan la cometa de las emociones.
Irteera: Garaioko hondartza
Garaioko Parke Probintziala izen bera duen herriaren inguruan kokatuta dago, Uribarri Ganboako urtegiaren ertzean. Foru parke honek 116 hektareako penintsula txiki bat eratzen du, Zadorra ibaiaren bokalearen parean urtegian barneratzen dena. Garaio bere hondartzengatik da ezaguna; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdeko bainu gunerik garrantzitsuena da.
Uda garaian bisitari ugari hurbiltzen dira parke horretara, bertako ur lasaietan
gozatzeko asmoz. Bertan bisita gidatu desberdinak egiteko aukera izango dugu
baita hondartza eta naturaz gozatzeko ere.
Mindfulness eta Tamara Chubarovskyren errimak
Jarduera honen bitartez Mindfulnesari edo meditazioari sarrera emango diogu.
TRANQUILOS Y ATENTOS COMO UNA RANA liburuan oinarrituko gara. Bestetik, Gure haurrek, ikas prozesu erraz bat izan dezaten, kontutan izan behar dugu, 0 eta 7 urteen tartean, bere abilidade motorrak eta sentsorialak eztanda egin behar dutela. Hori, jolasak, material desberdinak erabiliz eta natura esploratuz lortzen da, Gorputza eta zentzumenak
oinarri hartuta.
Euskararen Ginkana
Denboraren makinaren ginkana proposatuko diegu Txiki Txokoko partaideei. BING BANG,
Lehen gizakia, Idazkera, Erromatarrak, Erdi Aroa, Amerika, Asmakizunak, teknologia berriak.
Proba guztiek, Euskal Herria izango dute abiapuntu eta baita ere beraien herria BERRIZ.
Korrika
Ipuin baten bitartez haurrei Korrikaren historia azalduko zaie, noiz hasi zen, zergatik, zer egiten den etab. Bestalde korrikak izan dituen abestiak entzun eta kantatuko dituzte eta Berbarok egin duen azken koreografia ikasiko dute korrika bukaeran egiteko. Antolaketari dagokionez, Korrika txikiak izango duen ibilbidea markatuko dute, testiguan eramango duten mezua idatziko dute eta azkenik bakoitzak eramango duen petoa diseinatuko du. Aste horretan bertan Korrika egingo dute.
Igerilekua
Uda denez, oporrak eta eguraldi ona aprobetxatuz, udako sasoiko jarduerak egingo dituzte
eta haien barnean Igerilekura joatea izango da.
Irteera: Hontza Museoa eta Mañaritik ibilbide gidatua.
Gertu dugun museoa izateaz gain, naturan adituenatakoa da, Natur zientzietako museo honetan munduko 36.000 ale baino gehiago daude!!!
Goizean autobusez Mañarira joango dira. Bisita aurretik hitzartuta dagoenez, bisita gidatua izango da, 25 bisitari sartzen dira aldiko beraz taldeka sartuko direnez, ordezko turismo-jarduera eskainiko digute itxaronaldian egiteko. Euria egingo balu, frontoian tailer eta jolas desberdinak egingo genituzke itxaronaldian.
Herri kirolak
Egun honetarako, euskal kirol elkartearekin jarri gara kontaktuan. Beraiek antolatuko dituzte
ekintzak eta horretarako material aproposa ekarriko dute.
Gehigarrian atxikituko dizuegu proposatu digutena. Dokumentua gaztelaniaz dago, ez da
gure aukera izan. Eragozpenak sentitzen ditugu.
Etxola eraiki
Etxolak, gotorleku ezkutuak, gordelekuak, eta etxetxoak eraikitzea ez da edozein jolas.
Haurren psikean sustraituta dagoen bulkada unibertsala da eta umeen garapen
osasungarriaren parte da , dio Ingalaterra Berriko Antioch-eko Unibertsitateko David Sobel hezitzaileak, haurren portaera hau gehiago ikertu duen ikertzaileak.
Mundu guztiko umeek “leku berezi” hauek antolatzen dituzte. Basoetan, ibaietan, elurretan, hondartzan, eskolako patioetan.... aurkitu dira, guzti hauek,gure mundu handiaren barruan dauden mundu txikiak dira.
Gure ideia, material desberdinak erabiliz, naturak ematen dizkigunak, birziklatuak, lortutakoak...Berrizko Udalarekin adostutako leku baten etxola eraikitzea da. Hasieran, ahoz, hitzekin eta gero irudikatuz (horrela abstrakziora heltzeko behar diren 3 pausoak jarraituko ditugu) diseinatuko dute etxola. Eguraldi txarra egiten badu, beste egun baten egitea proposatuko dugu eta ezin bada barruan oihal eta izarekin egingo dugu gure gordelekua maketa bat egin ostean.
Baserrira
Egun erdiko irteera izango da. Inguruko baserri batera joango gara (oraindik zehaztu gabe)
eta han gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaian
dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera izango dugu.
Baserritik bueltan, Udalarekin adostu ostean, udalak dituen ortuak erabiliko ditugu,
baserritarrek azaldu diguten proiektua martxan jarri ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario