OTSAILA


Otsaila, urteko hilabeterik motzena izan arren oso ondo aprobetxatu dugun. Esan geinke GEOMETRIAREN hilabetea izan dela. NOLA GUSTATZEN ZAIGUN GEOMETRIA!!!!!

Gure ingurua aztertzea da GEOMETRIA gauza konkretu bat, ez da abstraktoa , ZENBAKIKUNTZAREKIN gertatzen den moduan eta horregatik uste dut ume askoren gustokoa izan daitekeela.Geometria lantzeko orduan hiru pauso jarraitu behar dira:

  1. MUGIMENDUA, beti mugimenduarekin hastea komenigarria da. Adibidez, azalera azaltzeko lurrean zintaz poligono bat irudikatu dezakegu eta barruko espazioa gelako gauzekin estali genezake
  2. AHOZ ADIERAZTEA, bizi izan dutena ahoz deskribatzea oso garrantzitsua da. GALDERAK egin behar dira hausnarketa bultzatzeko.
  3. ERREPRESENTAZIOA, mugimenduaz ikasi dena eta ahoz deskribatutakoa sortzea izango da azken puntua.
Errepresentazioaren atalerako batzuetan geoplanoak erabiltzen ditugunez bakoitzak berea eraikitzea pentsatu genuen. Kartoia, goma eba eta txintxetez. Geoplanoa eraikitzen geundenean definizio batzuk  agerian agertu ziren. Zuzena, irekia, erdi puntua, ebakitzaileak eta perpendikularrak.






 PICASSOREN laguntzaz hiru dimetsiotako objetuak 2 dimentsiotara pasatu ditugu kubismoaren laguntzaz. Guk eraiki eta gero margotu, itzalak kontutan izanik, zer urteten da hor? laukizuzen bat, karratu bat, zirkulu bat... forma lauak aztertu genituen.
Lehenengo Picassoren bizitza ipuin baten bitartez kontatu genien,
Oso GOMENDAGARRIAK dira liburu hauek nahi eta gazteleraz egon.



Hemen doaz beraien artelanak!!!!





 Haur hezkuntzakoen kasuan, eguneroko ekintzen bitartez ordenazio landu dugu. Lehenengo, gero, ondoren, azkenik hiztegia jorratuz, aurrerago buruketetan ikusiko dituzten hitzak bereganatu ditugu, prozesu baten pausuak beti orden logikoan jarraitzeko. Lehenik denon artean ahoz kontatu dugu zeintzuk ekintzak burutzen dituzten egunero eta zein ordenetan. Gero bakoitzak ekintza horiek ordenean irudikatu ditu.

Bestalde, sailkapenak egin ditugu lego learn to learn materialarekin. Sailkapen hauen bitartez, piezen berezitasunak identifikatu ditugu eta bakoitza dagokion lekuan kokatu, inbentario txiki bat eginez.


Piezen ezaugarriak forma, kolorea, tamaina, aztertu eta gero Lego learn to learn erabiliz ere, makinak asmatu dituzte lehen hezkuntzako ikasleek. Pistinarako "trampolin berezia" edota "koloretako errota".








No hay comentarios:

Publicar un comentario