Aurten, Olentzerok, ondo portatu gazelako, "HAURREN HIRIA" liburua
oparitu digu. Liburu hau Francesco Tonucci Psikologo eta ikerlari
italiarrak idatzi du.
Bizitzaren
lehen urteetan ez dago irakaslerik, ez da material didaktikorik
erabiltzen, ez da programarik jarraitzen. Beraz, zeri eman diezaiokegu
horren garrantzitsua den hazkundearen meritua? Lehen urte hauetako
jarduera esanguratsuenari ematea beste aukerarik gelditzen ez zaigula
iruditzen zait, hau da, jolasari.
Horrelako esaldi potoloz eta mamitsuz beteta dago liburua. Hausnarketara bultzatzen gaituen esaldiz beteta.
Jolas mota asko daude: librea( behar bada interesgarriena), estrukturatua, gidatua, bakarkakoa, taldekoa...
Guk oraingoan, jolas gidatua eta taldekoa proposatzen dizuegu, sistema hamartarra lantzeko, KUTXAZAINA.
Urtarrilean, lehen saioetan egingo dugun jokoetako bat da.
HELBURUAK:
Sistema hamartarra ulertzea taldeak egin eta desegiten, hau da, hamarrekoetatik unitateetara pasatuz eta alderantziz.
Batuketa eta kenketen algoritmoak ulertzea.
MATERIALA:
Talde bakoitzarentzat bi dado eta 40 fitxa urdin eta 40 fitxa gorri.
Hasieran
arauak arbelean idaztea komeni da. Beti bezala, koloreak zuek
aukeratzen dituzue, erabiltzen duzuen editorialaren arabera unitateen
eta hamarrekoen koloreak nik proposatzen ditudanen desberdinak izan
daitezke.
Fitxa urdinak bat balioko du, UNITATEA
Fitxa gorriak hamar urdinen balioa dauka, HAMARREKOA
Hamar urdin ditugunean, gorri bategatik aldatu behar da.
Talde bakoitzean, kutxazain bat izango da, fitxa guztietaz arduratuko dena.
Partaide
bakoitzak, turnoa errespetatuz, bi dadoak batera botako ditu eta
batuketa egin, hau da, dado baten 5 eta bestean 6 irteten bada,
kutxazainak 11 fitxa urdin emango dizkio. Fitxa urdinekin, hamarreko
talde bat eginda dauka eta kasu horretan kutxazainari eskatu behar dio
10 urdin gorri bategatik aldatzea. Segidan ez badu egiten, kutxazainak
10 fitxa urdin horiek kenduko dizkio.
Horrela taldeko partaide guztiak arituko dira eta 9 fitxa gorri lehenak lortzen irabaziko du partida.
Garrantzitsua
da, beti esaten dudan bezala, bokabularioa lantzea, beraz, UNITATE eta
HAMARREKOAz arituko gara. Jolasa egiten dugun lehen aldian ez daukagu
bokabulario aldaketa egin beharrik baina bai hurrengotan.
Beste aukera bat kentzea izango zen. Partaide bakoitzak dado bat hartzen du eta adibidez, 5 fitxa urdin eta 5 gorri.
Dadoa
bota eta irteten den kantitatea kutxazainari eman behar dio. Momnetu
baten ez baditu fitxa urdin gehiago aldatu egin beharko du, keneketa
eramanekin egiten den bezala.
Fitxa guztiak galtzen duen lehenak irabazten du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario