Azaroko Gida


Beste hilabete zoragarri bat joan zaigu gure ikasleekin matematika era manipulatiboan lantzen. Hilabete honetan zehar, material desberdinak aurkeztu dizkiegu gure ikasleei eta  horiekin, azaroan zehar ondorengo ekintzak burutu ditugu.



Haur Hezkuntza:

Numicon materialari sarrera eman diogu, horretarako jolas librea egin dugu materiala ezagutzeko. Numicon formak handitik txikira eta txikitik handira ordenatu dituzte formaren tamainaren arabera. Forma horreek, klabijekin bete ditugu eta grafia kantitatearekin erlazionatu dugu. Ordenazioa ere landu dugu "aurreko" eta "hurrengo" hitzak landuz.



Erregletekin, irudi desberdinak sortu dituzte ikasleek eta irudiekin jolasak egin ditugu, adibidez irudi batetik kolore bateko erregletak kendu eta asmatu zein den falta dena. Honetaz gain, 4 zenbakiaren deskonposaketa landu dugu erregletekin. Imaginazioa lantzeko, eta garunari irudiak sortzen laguntzeko ipuinak erabili ditugu.


Legorekin, erronka desberdinak planteatu dizkiegu eta hiztegi aldaketa bat egin dugu, hau da, aurrerago ikusiko ditugun problemetan erabiliko ditugun hitzak aurkeztu dizkiegu. Esaterako, zenbat gehiago, zenbat gutxiago, guztira etab.



Lehen Hezkuntza:


Aurten dakizuen bezela, material berriekin gatoz, Lego learn to learn hain zuzen. Saio batzuk erabili  ditugu erronka desberdinak planteatzeko material hau erabiliz.


Zenbakien deskonposaketari garrantzi handia ematen diogu horregatik erregletekin eta fitxa desberdinak eginez, berau landu dugu. Horrela, sistema hamartarrari eta zenbaki erromatarrei sarrera emanez.
Irudietan NUMICON materiala ere azaltzen da. Material hau OXFORD unibertsitateak diseniatutakoa da eta erregleten helburu berdina dauka. Beraz, batzutan erregletak erabiliko ditugu eta beste batzutan NUMICON.








Sistema hamartarra menperatu ondoren, eragiketa matematikoetan murgildu gara eta horretarako material desberdinak erabili ditugu esaterako, Montessoriren "el juego de las estampas".





Gure txikiak badoaz egunez egun kontzeptu berriak barneratzen eta aurrera eginez. Abenduko saioak hasteko irrikitan gaude! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario